Eduki publikatzailea
Atzealdea Kultur sustapenerako diru-laguntzaren deialdia zabalik
2024·05·08
Urtero bezala, Idiazabalgo Udalak kultur proiektuak eta jarduerak sustatzeko diru-laguntzaren deialdia zabaldu du. Horren bidez udalerriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten sorkuntza, prestakuntza edota zabalkunde ekimenak lagundu nahi ditu Udalak.
Deialdia gaur, maiatzak 8, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta bihartik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskaerak egiteko. 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epealdian garatzen eta burutzen diren jarduerak eta proiektuak aurkeztu ahal dira diru-laguntza deialdira.
Kultur sustapenera bideratutako diru-laguntzaren kopurua 1.500 eurokoa da.