Eduki publikatzailea

Atzealdea '17. logela' ihes gela abuztuan etorriko da

Uztailekoa arazo teknikoengatik bertan behera gelditu eta gero, abuztuaren 2, 3 eta 4an egingo da.

2024·07·22


'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoaren baitan sortutako '17. gela' abuztuan iritsiko da Idiazabalera. Lehen data uztailean jarri bazen ere, arazo teknikoak zirela eta, ezin izan zen egin. Hori dela eta, data berriak jarri dira: abuztuaren 2, 3 eta 4an izango da.

Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honen helburua, aisia euskaraz gozaraztea da, formatu erakargarri baten bidez. Bertan 16 urtetik gorakoek parte har dezakete, gehienez ere 5 laguneko taldeetan. 40 minutu izango dituzte ihes-gelatik atera eta jokoa osatzeko. Parte hartzeko, izena eman behar da, https://ihes-gela.eus/ihes-gela/#erreserba-egin webgunean sartuta.