Eduki publikatzailea

Atzealdea Zelaa kiroldegiko plaka fotoboltaikoen instalazioa

Udalaren energia sorkuntzaren monitorizazioa

2024·04·12


Energia berriztagarrien alde eginez udalak 2022an 52.827,52 €ko inbertsioa egin zuen plaka fotoboltaikoak instalatzeko. 36kw-ko potentzia nominala duten 76 modulu fotoboltaiko instalatu dira Zelaa kiroldegiko teilatuan. Proiektua gobernuko suspertze, transformazio eta erresilientzia planaren (PRTR) parte da eta CO2 isurketak zein energia gastua murriztea du helburu. Europar Batasunak-NextGeneration EU 41.859,95 €ko laguntza eman zuen burutu ahal izateko.

Plakek sortzen duen argindarra, urtean 37.011,00 kWh izatea estimatzen da. Energia herriko udal eraikinei banatzen zaie autokontsumo partekatuaren bidez.

Kontsultatu hemen kiroldegiko instalazio fotoboltaikoaren datuak.