Aplikazio habiaratuak

Berriak

Atzealdea Zuhaitz landaketa eguna

Artegietako herri lurretan ametz landareak landatuko dira

2025·03·18


Idiazabalgo Udalak Artegieta eta Txara inguruko herri lurretan dagoen ameztia zabaltzeko proiektu bati ekin zion iaz 300 ametz landare landaketarekin. Aurten ekinaldi horren bigarren fasea da eta Idiazabalgo Kirol Elkartearen Mendi Sailarekin batera ibilaldi berezi bat antolatu du; Aita Iparragirre eskolako Guraso Elkartea ere tarteko da. 

Ibilaldia martxoaren 23an 8:30ean izango da Herriko Plazatik abiatuta. Kotxeetan antolatuko gara Urtsuarango errebueltara joateko eta bertatik ekingo diogu oinezko ibilbideari. Bazkal ordurako bueltan izango gara eta ibilbideak bere osotasunean (joan etorriak) 5 km ditu. Artegietara heltzean ametzak landatuko dira eta proiektuaren azalpen bat emango da.

 

Azpikaldeko Banerrak

innotranslact

Turismo

320x162

320x162