Aplikazio habiaratuak
Idiazabalgo Agenda 2030
Berriak
Atzealdea Emakumeontzako Ahalduntze Eskola
2025·03·20
Udaberriaren etorrerarekin, 2025eko apirila-ekaina bitarteko Emakumeontzako Ahalduntze Eskolako ikastaroetan izena-emateko epea zabaldu du Idiazabalgo Udalak.
Hemen sakatuta Udalak antolatutako ikastaro eskaintza ikus dezakezu. Laburbilduz:
-Ziklikotasun tailerra. Apirilak 4 (17:30-19:30). LH5eko neskentzat eta hauen amentzat tailer esperientziala, menarkiarako bidea elkarrekin eraikitzeko. Matrikula: Doan.
-Elikadura Emakumeon ikuspegitik. Maiatzak 12 eta 14 (17:00-19:00/19:30). Emakume begiradatik eta garaikotik, gure beharrak elikatuko dituen ikastaroa. Tailer teorikoa eta tailer praktikoa. Matrikula: 5€.
-Zumez ehuntzen. Ekainak 6 eta 13 (17:30-19:30). Ratanaren erabileretara hurbilduko gara, zumearekin erabiltzen diren saskigintzako oinarrizko tekniketara. Matrikula: 5€.
-Neskaklub. Apirilak 9-ekainak 25 bitartean (16:30-18:00), hileko bigarren eta laugarren asteazkenetan. Emakume anitzak ezagutu eta elkartzeko aukera emango duen espazioa. Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da).
Izen-ematea zabalik apirilaren 2 arte, liburutegian edo online.
Harremanetarako: berdintasuna@idiazabal.eus (663626196)