Aplikazio habiaratuak

Berriak

Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Iaz idiazabaldarren %47k egin zuen errenta aitorpena euskaraz

2025·04·02


Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute apirilaren 1etik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, tartean Idiazabalgo Udala. Urtez urte gora egin du errenta aitorpena euskaraz egiten duten idiazabaldarren kopuruak -iaz herritarren %47k egin zuen- baina Idiazabalgo errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.

Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude: jasotako proposamena onartzea -horretarako epea zabaldik dago martxoaren 31z geroztik-, Internet bidez (apirilaren 3tik aurerra) eta mekanizatua (apirilaren 8tik aurrera). Hiru kasuetan, errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 30ean amaituko da.


 

Azpikaldeko Banerrak

innotranslact

Turismo

320x162

320x162