Aplikazio habiaratuak
Idiazabalgo Agenda 2030
Berriak
Atzealdea Baserritarren Egunean postua jartzeko eskaera
2024·09·23
Urriaren 13an Euskal Herrko Artzai Gazta Txapelketaren 41. ekitaldia eta Baserritarren Eguna ospatuko dira Idiazabalgo kaleetan. Egun horretarako hainbat ekitaldi antolatzen ari dira elkarlanean Idiazabalgo Udala, Artzai Gaztea Elkartea eta San Blas Baserritar Elkartea; besteak beste, gazta lehiaketa, ganadu erakusketa, ume jolasak eta herri kirolen erakustaldia.
Baina horrez gain, artisauen lanak eta baserritarren jakiak ikusi, dastatu eta erosi ahal izateko aukera ere izango da. Azokan postua jartzeko interesa duten ekoizleek eskaera egin beharko dute udalaren webgunean (www.idiazabal.eus) urriak 1 baino lehen. Horretarako, eskaera-orria jaitsi eta bete egin beharko dute, eta ondoren online erregistratu, dagokion gainerako dokumentazioarekin batera.
Azokako postuak 2x1 metrokoak izango dira eta Udalak jarriko ditu. Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.