Aplikazio habiaratuak

Berriak

Atzealdea Gazta Azokan artisau postua jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik

Maiatzaren 3 eta 4an ospatuko da

2025·03·17


Idiazabalgo Udalak antolatutako Gazta Azoka maiatzaren 3 eta 4ean ospatuko da aurten. Ohi bezala, gaztagileen salmenta postuez gain, artisauen azoka jarriko da herriko kaleetan. Bertan postua jartzeko interesa duten artisauek gaurtik aurrera egin dezakete eskaera. Horretarako, eskaera-orria bete eta erregistratu behar dute udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Eskaerarekin batera, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zorrik ez izatearen ziurtagiriak aurkeztuko beharko dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 4ra arte egongo da zabalik.

Azpikaldeko Banerrak

innotranslact

Turismo

320x162

320x162